Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

LEHIAMENDI

Lehiamendi logo

IZKI LGEak 2019 eta 2022 artean parte hartu zuen “LABEAN: Berrikuntza soziala sortzen landa eremuetan” proiektu pilotuan. LABEAN programa Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiken Zuzendaritzak bultzatu zuen eta HAZI Fundazioak, Enkarterrialdeko, Izkiko eta Añanako LGEek abian jarri zuten.

LABEAN proiektuan eragileek, ekintzaileek, enpresek, elkarteek eta, oro har, gizarte zibilak espazio eta helburu komunak partekatzen dituzte, lurraldea eraldatzen eta landa eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten lan-dinamika eta harreman berriak sortzeko helburuarekin.

LABEAN proiektuak honako premisa hauek ditu ardatz:

  • Eskualdeetako behar sozialei erantzutea.
  • Pertsonak zentroan jartzea, beren kezka, gaitasun eta ezagutzekin.
  • Lanaren ikuspegi sistemikoa balioestea, sor daitezkeen aliantzetan arreta jarriz.

Gizarte berrikuntzako proiektu pilotu honen ondorioz, LEHIAMENDI Ekintzaileen Sarea sortu zen.

LEHIAMENDI beren proiektuaren fase desberdinetan dauden ekintzaileen arteko harremanen inguruan eta beren ekimenak abian jarri ondoren elkarlanetan dauden ekintzaileen arteko harremanen inguruan aldaketa soziala lortzeko konpromisoa duten pertsonek osatzen dute LEHIAMENDI, eskualdeko erronkei irtenbiedak proposatzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko gune bat da.