Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

FOROAK

IZKI LGEak landa garapeneko gaietan lankidetzarako sortutako eskualde eta eskualdez gaindiko foro ezberdinetan parte hartzen du:

  • Eskualdeko Turismo Mahaia, Arabako Mendialdeko Kuadrillak zuzentzen du, eskualdeko turismo-eragile eta establezimenduak hartzen ditu barne. Bere eginkizuna eskualdeko turismoa sustatzeko eta garatzeko ekimenak sustatzea da.
  • Izkiko Parke Naturaleko Patronatua, lehendakaritza Ingurumeneko Foru Departamentuak du. IZKI LGEak parte hartzen du kide bezala beste hainbat erakunderekin batera. Patronatuaren eginkizuna Izkiko Parke Naturalaren aholku- eta lankidetza-organo gisa jardutea da.
  • Alkatetza mahaia, eskuadeko-udaleetako alkateek osatua. Helburua eskualdeari eragiten dioten eskualde-proiektuak edo ekintzak eta/edo egoerak identifikatzea.
  • Arabako Lurralde Mahaia. Koordinazio-foroa da, eta bertan parte hartzen dute Arabako LGEak, HAZI Fundazioak, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Foru Aldundiko sailak eta Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak. Bere helburu nagusia landa garapenarekin lotutako alderdiak partekatzea, esperientziak partekatzea eta LGEtarako proposamen bateratuak egitea da.
    (PG 2023rako esteka).
  • Arabalanda. Arabako LGEen Federazioa da. Helburuak hauek dira; Arabako LGEen jarduera koordinatzea, haien loturak sendotzea harremanak mantentzeko eta dagozkien jarduerei buruzko informazioa partekatzeko eta Arabako landa eremuetan ekintza komunak garatzeko ere.
    (PG 2023rako esteka).).
  • Meneko logoMeneko. Euskadiko LGEen Federazioa da. LGEen jarduera eta irudi bateratua koordinatzeaz arduratzen da, haien arteko loturak sendotzea eta Euskadiko landa eremuko gai komunen plangintza garatzea.
  • Mendinet
    Landa-eremuak garatzen laguntzen duen MENDINET elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Ekintza Taldea (TET) da. MENDINET dugu LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeaz arduratzen den entitatea, 2023-2027 aldian, baina aurreko hiru aldietan ere (LEADER+ 2002-2007, LEADER 2007-2013 eta LEADER 2016-2020) arduratu zen laguntzen kudeaketaz. Euskadiko landa-eremuen garapenerako 18 elkarteek eta HAZI Fundazioak osatzen dute MENDINET. Bere erakunde bazkideen bidez, aholkularitza ematen du LEADER eremuan landa-garapeneko proiektu bat abian jarri nahi duten pertsona fisiko eta juridiko guztiei, pribatuei zein publikoei.
    Mendinet logo.