Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Landako askotariko zerbitzuak eta herrita­rrentzako bestelako zerbitzuak ezarri, zabaldu eta hobetzeko dirulaguntzak.

Laguntza hauen helburua da 1.000 biztanletik beherako herriguneetan egiten diren inber­tsioak finantzatzen laguntzea, herrigune horietan gaur egun ez dauden landako askotariko zerbitzuak eskainiko dituzten negozioak ezarri ahal izateko, bai eta lehendik daudenen instalazioak egokitu, handitu edo hobetzeko ere, baldin eta kasuan kasuko udalerrian negozio hori bada landako zerbitzu jakin bat eskaintzen duen bakarra. Laguntzak 20.000 biztanletik beherako udalerrietarako izango dira.

Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeak eta pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun. 

Informazio gehiago eta oinarriak: https://egoitza.araba.eus/eu/-/eskaera-landa-zerbitzuak-ezartzeko

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/20 – 2026/04/20