IZKI LGE-AK 2025 EKO 2. SEIHILEAN GARATUTAKO EKINTZA ETA ZERBITZUAK
Hona hemen 2025eko bigarren seihilean egindako zerbitzu eta jardueren laburpena.
2025eko Kudeaketa Planean onartutako ZERBITZUEN barruan, 2025eko bigarren seihilekoan honako hauek landu dira:
2023-2027 LANDA GARAPENEKO ESKUALDEKO PROGRAMA gauzatzen eta hedatzen gidatzea.
IZKI LGEak 2023-2027 LANDA GARAPENEKO ESKUALDEKO PROGRAMA (LGEP) prestatu du, gure eskualdean garatu beharreko ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak ezartzen dituena. Joan den azaroaren 28an, Eusko Jaurlaritzak Eskualdeetako Programa onartu zuen, Arabako Foru Aldundiak onartzea falta da.
Ekintzailetzari, barne-ekintzailetzari eta enplegu-sorrerari buruzko informazioa eta aholkularitza, beste erakunde batzuekin lankidetzan.
Gure datu-baseetan eskuragarri dauden pertsonei/erakundeei hainbat ikastaroren berri eman zaie: HAZI (datuen babesa, AI, zibersegurtasuna...), Elika ("Euskadiko nekazaritza-ustiategietako higienea eta fitosanitarioen erabilera" eta "Higienea elikagaien manipulazioan") eta Lurrikaraba ("Auzolandegiak" programa), besteak beste.
Biztanleei eta toki-erakundeei informazioa eta aholkularitza ematea laguntza-programei buruz, LGPren lan-ildoetan oinarrituta.
LANDAEKINGUNESAREA plataforman dauden lokalen fitxak eguneratu direla eta lokal berriak daudela gogorarazi zaie toki-erakundeei.
2025eko irailaren 17an EREIN 2025 programako laguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu zen. Eskualdetik aurkeztutako 15 proiektuetatik 11 aldeko ebazpena jaso zuten, 982.817,10 € guztira.
2025eko irailaren 10ean ireki zen LEADER 2025 programarako eskaerak egiteko epea, eta eskualdeko 12 proiektu aurkeztu dira ekintzailetza, inbertsio eta espazioak gaitzeko ildoen barruan.
Landa-garapeneko gaietan lankidetzan aritzeko sortutako eskualdeko eta eskualdeaz gaindiko foroetan parte hartzea.
ARABALANDAn 2026an ekintzailetzari buruzko lehiaketa bat antolatzeko proposamen bat garatzeko aukera lantzen ari da. ASLErekin elkarlanean ari gara RESTCOOP proiektuan. Proposamen horrek dibertsifikazioaren aldeko apustua egiten du, ekonomia sozial eta solidarioan oinarrituta, herritarren beharrei erantzuteko.
ARABAKO LURRALDE MAHAIA. Lapuebla de Labarcan bilera politiko-teknikoa egin da, eta gai hauek jorratu dira: Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzak, LGEPen egoera, Arabalanda. Arabako Errioxako "Orain, zer?" proiektua ere aurkeztu zen, eta eskualdeko ekintzailetza-proiektuak bisitatu ziren.MENDINET. Ezohiko bi Batzar Nagusi egin dira, bata Goizanen, 2025eko Ekintza Plana eta Aurrekontua onartzeko, Estrategiaren aldaketa onartzeko, zuzendaritza-batzordeko karguak berritzeko, komunikazio-egoera eta beste gai batzuk aztertzeko, eta bestea Zierbenan, Estatutuen aldaketa onartzeko. Mikroenpresei laguntzeko ERROTU proiektuari dagokionez, gure datu-basean identifikatutako enpresei gogorarazi zaie programan parte hartzeko aukera dutela. BELAUNALDI ERRELEBOKO lantaldearen barruan, sortutako tresnak aurkeztu dira La Gran Kedada Rural (Kuartango) delakoan: metodologia eta salmenta-koadernoa.
EHU. Azaroaren 27an, Geografia eta Lurralde Antolamendu graduaren ikasleen bisita jaso genuen, landa eta natur eremuen kudeaketarekin zerikusia duten proiektuak ezagutzeko. LGEP, Kudeaketa Plana eta lantzen ari garen proiektuak aurkeztu ziren (Ekoizleen eta Artisauen Katalogoa, Etxebizitza Errolda eta Belaunaldi Erreleboa). Ondoren, Kintanako Paula Romeroren lupulu-landaketa, Korresko Izki Parke Naturala eta Maeztuko Luis Parra nekazaritza-ustiategia bisitatu zituzten.
RURALTXA proiektuaren helburua mendiko jarduerak bultzatzea da, abeltzaintza estentsiboa mantentzen lagunduz eta gure mendietan artzaintzari eusten dioten pertsonen lana handituz. Programa horren barruan, "Mastin bat nire bidean, eta orain, zer egiten dut?" bideoa zabaldu da.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako planak eta programak babestea eta dinamizatzea.
Gure datu-baseetako pertsonei/erakundeei beren interesekoak izan daitezkeen laguntzen berri eman zaie. AFAren laguntzak zabaldu dira: Arabako kontzejuak biziberritzeko planetarako edo alokairu sozial edota babesturako etxebizitzak birgaitzeko. Baita Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, hala nola: nekazaritzako azpisektoreen dibertsifikaziorako edo merkataritza-ekintzailetzarako.
2025ean amaituta egon beharko diren Obra txikien eta auzo-harremanen proiektuen jarraipena egin da.
Arabako kontzejuak biziberritzeko planak egiteko laguntzei dagokienez, eskualdeko herrietan suspertze-planak definitzen ari den enpresetako batekin elkartu gara, plan horiek diseinatzeko ekarpenak egin ditugu.
Abenduaren 4an, Gasteizen, HIBRIDALAB garatzen ari den proiektu pilotuaren definizioan lortutako emaitzak aurkezteko jardunaldi bat egin zen (gure eskualdean, ekintzailetza edozein sektoretan), eta sinergiak landu ziren Arabako landa-eremuetan (Arabako Haranak, Arabako Errioxa eta Arabako Mendialdea) despopulazioarekin lotutako proiektuan parte hartzen ari garen 3 taldeen artean, proiektuaren hurrengo fasean modu koordinatuan aurrera egiteko.
Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako Zuzendaritzarekin lankidetzan ari den enpresa bati egindako elkarrizketa batean parte hartu dugu, Arabako erronka demografikoari eta lurralde-orekari buruzko diagnostiko bat egiteko.
Azaroaren 10 eta 11n Arabako Energia Komunitateen Biltzarrean parte hartu genuen. Bertan, OTCak, jardunbide egokien esperientziak eta laguntza publikoak eta energia-komunitateentzako finantzaketa alternatiboak aurkeztu ziren.
Azaroaren 6an banda zabala Araban hedatzeko egoeraren aurkezpenean parte hartu zen.
IZKI LGEaren komunikazio-kanalak lantzea.
Azaroaren 13an inkesta bat zabaldu zen biztanleen eta eskualdeko administrazioen artean IZKI LGEaren jardueren eta zerbitzuen ezagutzari buruz. 47 pertsonak erantzun diote inkestari.
Komunikazio-kanal propioak dinamizatzen jarraitzen da (webgunea eta sare sozialak), erakundeak eskualdean eta herritarrengan duen ikusgaitasuna indartzeko. Jarraitzaileen kopuruak gora egin du hiru sare sozialetan: Facebook 245 (2024an baino 16 gehiago), Instagram 475 (2024an baino 98 gehiago) eta X 46 (2024an baino 6 gehiago).
IZKI LGEaren berezko proiektuen barruan, 2025eko Kudeaketa Planean aurreikusitako honako JARDUERA hauek gauzatu dira:
Eskualdeko Ekoizleen eta Artisauen Katalogoa eguneratzea eta zabaltzea. Katalogoaren QR kodea duen kartela jarri da Apelaizko Gaztaina Azokako eta Santikurutze Kanpezuko San Martin Azokako eskualdeko ekoizleen salmenta-postuetan.
Azaroaren 5ean, eskualdeko Ekoizleen eta Artisauen Katalogoaren balorazio-inkesta bidali zitzaien Katalogoko kide diren ekoizleei eta artisauei. 8 erantzun jaso dira hobetzeko iradokizunekin. Kontuan hartuko dira katalogoa hobetzen jarraitzeko.
Urriaren 16an Santikurutze Kanpezuko Coworking Gunean egin zen informazio-jardunaldia antolatu zen Elika Fundazioarekin. Jardunaldian honako dekretu hauen berri eman zen: 51/2024 DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien trazabilitate, etiketatze eta publizitateari buruzkoa. 50/2025 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Euskadiko abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena. 139/2025 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Euskadiko erlezaintza antolatzeari buruzkoa.
NIREArekin elkarlanean aritu gara, gaztaina tokiko produktu gisa erabilita eskualdea eta LGEa ikusarazteari buruzko artikulu bat egiteko. "Udazkena Arabako Mendialdean" artikulua urriaren 17an argitaratu zen IZKI LGEaren webgunean eta sare sozialetan.
Apelaizko IZKI Trail lasterketan lagundu dugu bertako produktuen bi saskirekin eta NIREA poltsekin, IzkiGolfek antolatutako golf txapelketa batean ere NIREA poltsak banatu ziren.
Urriaren 19an Apelaizen ospatutako Gaztaina Azokan ekoizleen merkatua antolatzen eta kudeatzen egon ginen. 10 ekoizle eta artisau parte hartu zuten, horietako 5 eskualdekoak. Santikurutze Kanpezun azaroaren 9an ospatutako San Martin Azokaren antolakuntzan ere parte hartu dugu. IZKI LGEak arduratzen da eskualdeko ekoizleen salmenta postuen kudeaketaz (eskualdeko 4 ekoizlek parte hartu zuten) eta tokiko produktuekin haurrentzako sukaldaritza tailerraren kudeaketaz. Edizio honetan, osasun-krisiaren ondorioz animalien esposizioa debekatu zuten. Egoera horren aurrean, erakundeak sektoreko pertsonei balioa ematea erabaki zuen, eskualdeko nekazarien eta abeltzainen panelak erakutsiz. Haurrentzako pintura tailerra eta Eusko Label behi-okelaren dastaketa ere egin ziren, IZKI LGEak antolatuta eta Haziren partaidetzarekin.
Urriaren 27an, Arabako Mendialdeko Etxebizitza Hutsen eta Bizigarrien Errolda argitaratu zen, altan emandako lehen etxebizitzekin. Saltzeko 7 etxebizitza argitaratu dira eta bat saldu da. 2 pertsonak interesa zuten beren etxebizitza Erroldan argitaratzeko, baina ez zuten bizigarritasun-baldintzak betetzen. Eta beste bi pertsonak beren etxebizitzak Erroldan argitaratu aurretik saldu eta alokatzea lortu zuten, hurrenez hurren. Azkenik, beste 2 pertsonek oraindik ez dute alta-inprimakia bete. 5 pertsonak galdetu dute alokairuko etxebizitzei buruz.
Belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeari dagokionez, lau bideo argitaratu dira, tokiko merkataritzarekin lotutako jarduera bat garatzen ari diren eskualdeko pertsonen esperientziak eskaintzen dituztenak, bideo-formatuko testigantza errealen bidez. Bideo hauek gure sare sozialetan daude eskuragarri. Bigarren Hezkuntzako ikasleek eskualdeko enpresetara bisita bat antolatzen eogn gara 2026rako.
Urrian eskualdeko enpresei inprimaki bat bidali zitzaien, errelebo-fasean dauden zerbitzuak eta negozioak identifikatzeko eta zerbitzu/negozio horiekin datu-base bat sortzeko. Eskualdeko enpresa batek ere ez dio formularioari erantzun.
Uztailaren 12an, IZKI Landa Garapeneko Elkartearen 35. urteurrena ospatu zen Bernedon, eta 2023-2027 LGPren zirriborroa aurkeztu zen. Jardunaldiak Landa Garapenerako Eskualdeko Programa egiteko partaidetza-prozesuan parte hartu duten Arabako Mendialdeko erakundeetako ordezkariak eta herritarrak bildu zituen. IZKI LGEaren azken lau urteetako (2021-2024) lanaren ibilbidea eta 2023-2027 LGEParen zirriborroa ezagutarazi ziren.
Zerbitzu eta ekintzen bideo laburpena daukazue gure sare sozialetan: