Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator
MENDIALDEKO ETXEBIZITZAREN ERRONKARI AURRE EGITEKO BILERA

2023an, IZKI LGEak inkesta bat egin zien Mendialdeko bizilagunei zein eskualdean bizi nahi duten pertsona guztiei, Arabako Mendialdeko etxebizitzaren erronkari aurre egiteko.

102 erantzun jaso dira inkesta horretan, eta pertsona asko prest daude erronka horretan sakontzen jarraituko duen lantalde batean parte hartzeko.

Horretarako bilera bat antolatu dugu maiatzaren 22an, 19:00etan, Bernedoko Udaletxean.

Lehenengo bilera honetan inkesten emaitzak aztertuko ditugu eta bi lan ildo planteatuko ditugu:

  1. Mendialdean etxebizitzaren arazoari heltzeko proposamenak eta nori zuzendu.
  1. Mendialdean hutsik dauden etxebizitzen inbentarioa egitea.

Etorriko zarela espero dugu, iritzi guztiak ongi etorriak.

Etortzeko interesa baduzu, bete ezazu izena emateko inprimaki hau maiatzak 20 baino lehen:

https://docs.google.com/forms/d/1jWEPXEJVDJV5C9rSxKBK1oSVcGQc8GyF76EeCQQFrpc/edit